top of page

PROIEKTUAN PARTE HARTU NAHI DUZU?
ZER AURKEZ DEZAKET?
ARGAZKILARITZA
Atal honetan irudi finko bat oinarri izanda sortutako eduki guztiak sartu ahal izango dituzu. Berdin dio zure tresna reflex kamera edo mugikorra den, sormenezko eduki oro (betiere 2. puntuko mugak gainditzen ez baditu) ongi etorria izango da.
ILUSTRAZIOA
Gure izenari zentzua emanez, edozein zirriborro ongi etorria izango da atal honetan. Berdin dio digitalean edo paperean marrazten duzun, betiere 2. puntuan ezarritako mugak kontuan hartzen badituzu eta zure lanak kalitate grafiko jakin bat duela ziurtatzen baduzu.
IDAZKETA
Atal honetan idazki guztiak onartuko dira: artikulu dibulgatzaileak, kontakizunak, olerkigintza... 2. puntuko mugak betetzen dituen edozein testu-dokumentu bidal dezakezu.
BESTE BATZUK:
Zure disziplina artistikoa ez al dator bat arestian aipatutako kategoriekin? Bidali zure proposamena eta sartuko dugu!
PARTE HARTZEKO BALDINTZAK
Honako eduki hau ez dago baimenduta:
-
Sexu-erasoak. Horri buruzko aipamena egin ahal izango da, baina gertakaria ezin izango da sexualizatu.
-
Pederastia. Iraganeko gertaerak aipatu ahal izango dira, baina ezin izango da inola ere adingabeen kontrako sexu-abusurik deskribatu.
-
Victim-blaming. Ezin izango da inolako eraso edo indarkeriarik justifikatu biktimari errua egotziz.
-
Arrazismoa, matxismoa, klasismoa, LGTB+fobia eta beste gorroto-mota batzuk. Pentsaera edota jokaera hori duten pertsonaiak sortzeko aukera dago, baldin eta zuzena ez dela argi geratzen bada.
-
Edozein indarkeria esplizituk, hala nola bullying-ak, azaldutakoaren ildoari eutsiko dio: aipatu ahal izango da, baina ezin izango da inola ere justifikatu edo erromantizatu.
-
Zoofilia bortitza edota esplizitua.
Muga horietako edozein hausteak lana ukatzea ekarriko du. Era berean, parte-hartzaileetako batek bere bizitza pertsonalean muga horietakoren bat urratzen duela jakinez gero, baztertu egingo da, baita lankidetza batean zehar gertatzen bada ere. Ez diegu adierazpen-tarterik utziko beste batzuen eskubideen aurka egiten dutenei.
Dokumentu honetan ezarritako mugak edozein unetan berrikusi eta aldatu ahal izango dira, eta gure sareen bidez jakinaraziko dira. Era berean, berrikuspen subjektiboagoa egingo da lan bakoitzerako, atal bakoitzeko arduradunen eskura. Mugak esplizituki urratzen ez badira, baina argitaratzeko desegokitzat jotzen bada, sortzaileari 7 egun emango zaizkio lana berriz formulatzeko eta berriro entregatzeko, berrikuslearen zuzenketen arabera.
Gainera, aldizkaria erabat elebiduna da (euskaraz eta gaztelaniaz). Beraz, lan guztiak bi hizkuntzetan argitaratuko dira. Hizkuntza horietako bat jakin ezean, aldizkaria arduratuko da itzulpena lortzeaz.
Azkenik, gogorarazi nahi dugu parte-hartzea borondatezkoa eta ordaindu gabea dela. Zabalkunderako eta eduki artistikorako proiektu bat da, eta ez du irabazirik lortu nahi. Aipatu behar da sortzaileek aldizkariari lagatako edukia ezin izango dutela euren kabuz argitaratu aldizkariaren zenbakia zirkulaziotik kanpo egon arte (bi hilabete argitaratzen denetik, lau hilabete lana entregatzen denetik). Gainera, obrak originalak izan beharko dira. Beste norbaiten edukia gehitzen edo aldatzen badute, dagozkien baimenak izan beharko dituzte. Baimenok lortzea egileen ardura izango da.
IZENA EMATEKO PROZESUA
-
Lehenik eta behin, irakur ezazu azpian jarritako informazio orria. Gero, bete ezazu adierazitako inprimakia dagozkion datuekin, eta gogoratu baldintzak eta ematen dizkiguzun baimenak ondo irakurtzea.
-
Zure eskaera berrikusi ondoren, mezu elektroniko bat bidaliko dizugu zure parte-hartzea berresteko. Mezu horretan beste bi dokumentu erantsiko dizkizugu, bete eta sinatu egin beharko dituzunak, gero zure obrarekin batera bidaltzeko. Era berean, zure diziplinari lotutako beharrezko jarraibideak emango zaizkizu.
bottom of page